Langile autonomoak.

Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian alta emanda egotea eta 2021eko otsailetik maiatzera bitartean edozein modalitatetan jarduera uzteagatiko prestazioren bat jaso izana.

Ez da beharrezkoa salbuespena eskatzea, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak ofizioz egingo baitu jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa jasotzeari uzten dioten, dagokion araubidean alta emanda jarraitzen duten eta jarduera uzteagatiko prestazioa eskatzen ez duten autonomo guztiei dagokienez.

a) Ekainari dagozkion kotizazioen %90.

b) Uztaileko kotizazioen %75.

c) Abuztuko kotizazioen %50.

d) Irailari dagozkion kotizazioen %25.

Hilerokoa. 

Kotizazio-oinarria, kuoten salbuespena zehazteko, jarduera uzteagatiko prestazioa jaso aurretik kotizatzen ari zen kotizazio-oinarria izango da.

Kotizazioan onura horiek aplikatu ahal izateko, langile autonomoek 2021eko irailaren 30era arte eutsi behar diote Gizarte Segurantzako dagokion araubide berezian alta emateari.

Jarduera uzteagatiko prestazioa jasotzea, edozein modalitatetan.

  • RED sistema: ez da beharrezkoa eskaera-dokumentu bat aurkeztea; nahikoa da geroratzea edo luzamendua zer alditan eskatzen den jakinaraztea. Red sistemarik ez badago, SEDESS da bidea.
  • Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzaren egoitza elektronikoa (SEDESS): kasu honetan, eskaera-dokumentuak egoitza elektronikoan aurkeztu behar dira.
  • Profesional edo hirugarren baten (graduatuak, kudeatzaileak, abokatuak eta RED sistemako gainerako baimenduak) bidez jarduten duen autonomoak RED sistemaren bitartez izapidetu ahal izango du.

Oharra:luzamenduen kasuan, maiatzean onartuko den aginduarekin, ziurrenik, zerbitzu berri bat ezarriko da, eta bertan adierazitako bestelako bitartekoen bidez aurkezten diren eskaerek ez dute eraginik izango.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia.

Kontsulta-postontzia: klikatu hemen.

Telefonoa: 901502050, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 18:30era.

2021eko ekainaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzako kuoten salbuespenak aurreikusten dira berriz ere 2021eko maiatzaren 31rarte jarduera uzteagatiko prestazioren bat jaso duten eta euren jarduera berreskuratu duten autonomoentzat, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean aplikatzen direnak. Exonerazio horien bidez, beren negozioa berriki kaltetuta ikusi dutenen jarduera berraktibatzen lagundu nahi da.

Efektuen hasiera da

2021ko ekainaren 1a. 

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2021/05/31

Autonomoak. 

  • Egoitza soziala Espainiako lurraldean;
  • Urteko eragiketen bolumena, gutxienez, %30 jastea 2020an, 2019ko datuekin alderatuta;
  • Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko koderen batean sartzea (LEDren I. eranskinean daude aurreikusita);
  • 2021eko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitarteko sortzapenak: 2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratuetatik eratorritako zor-betebeharrak eta hornitzaileei, hartzekodun finantzarioei eta ez-finantzarioei egindako ordainketak, bai eta kostu finkoak ere.

Autonomia-erkidegoek Errege Lege Dekretuko I.eranskinean jasotako Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko (EJSN 09) kodeetan sailkatzen ez diren autonomo eta enpresei laguntzak eman diezaiekete, beren lurraldean bereziki kaltetuak izan direnen kasuan eta beti ere deialdietan behar bezala justifikatuta badago.

Gutxienez 4.000€ eta gehienez 200.000€.

Autonomia-erkidegoek laguntzak emateko irizpideak ezarri ahal izango dituzten arren, arauak muga batzuk ezartzen ditu zenbatekoari dagokionez:

  • PFEZn zenbatespen objektiboaren araubidea aplikatzen duten enpresaburu edo profesionalentzat: 3.000 euro gehienez.
  • Administrazioak BEZean edo zeharkako zerga baliokidean aitortutako edo egiaztatutako urteko eragiketen bolumena 2020an 2019. urtearekin alderatuta %30 baino gehiago jaitsi duten enpresaburuen eta profesionalen kasuan, laguntza honako hau izango da:
    • Gehieneko laguntza eragiketa-bolumenaren beherakadaren %40 izango da, gehienez ere 10 langile dituzten enpresen kasuan.
    • %30 hori gainditzen duen eragiketa-bolumenaren beherakadaren zenbatekoaren % 20koa izango da, hamar langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan.
  • Laguntza ezingo da 4.000 eurotik beherakoa izan, ezta 200.000 eurotik gorakoa ere.

Zuzeneko laguntza hauek 2021ko abenduaren 31rarte eman ahal izango dira. 

Autonomia-erkidego bakoitzari dagokion erakundea.

Zuzeneko laguntzen lerro berri bat da (7.000 milioi eurokoa da laguntza-sorta), pandemiak gehien kaltetutako enpresa ez-finantzarioentzat eta autonomoentzat (enpresariak eta profesionalak). Gobernuak, apirilaren 20ko 6/2021 Errege Lege Dekretua onartuta, autonomoentzako eta enpresaburuentzako zuzeneko laguntzen onuradunak diren sektoreak zabaltzen ditu, eta autonomia-erkidegoei arauditik harago, enpresa eta autonomo gehiago sartzeko ahalmena aitortuz, behar bezala justifikatutako inguruabarrak kontuan hartuta.

Autonomia-erkidegoek dagozkien deialdiak egingo dituzte beren lurraldeetan kokatutako hartzaileei laguntza horiek emateko, eta eskabideak izapidetzeaz, kudeatzeaz eta ebazteaz, laguntzak ordaintzeaz eta ordaindu aurreko eta ondorengo kontrolez arduratuko dira.

EAEn, 155/2021 Dekretuak (BOPV 2021625), urgentzizko tramitazioa ezarri du laguntza hauentzat, epeak erdira murriztuz

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2021/06/26

  • Langabetuak.
  • Iraupen luzeko langabetuak.
  • ERTE.

Onuradunak:

  • Gizarteratzeko Errenta Aktiboa (RAI)ren hartzaileak.
  • Langabezia-prestazioaren edo -sospenaren hartzaileak.
  • ABEEE (Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea) ezarri zaien pertsonak.

Baldintzak:Gizarteratzeko Errenta Aktiboaren eta Langabezia-Sorospenaren kasuan, enplegu-bilaketa aktiboa egin izana egiaztatzeko betekizuna ez da kontuan hartuko.

ERTEen aplikazioa amaitu arte, printzipio, irailaren 30a.

  • Langabezia prestazioa:Eskaera aktiboak ezingo dira baja-egoerara pasa berritze-ezagatik, eta baja-egoeran egon arren, prestazioak izapidetu eta aitortzea posible izango da.
  • ERTE: Ez da aurretiko hitzordurik eskatu behar SEPErekin, prestazioaren kudeaketa enpresaren eta SEPEren artean izapidetzen baita.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE).

Kontsulta gehiago egiteko, SEPEk informazioa erraztu du bere webgunean, alarma-egoeran jarraitzea gomendatzen duten prozedurekin (klikatu hemen).

Ez da beharrezkoa izango ERTE egoeran dauden langileak enplegu-eskatzaile gisa altan ematea. 

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/07/04

Langabezia (beste prestazio batzuk jasotzeko eskubidea agortu zaien pertsonak).

Hartzaileak:

2020ko martxoaren 14aren ondoren eta ekainaren 30a baino lehen honako prestazio hauek agortu dituztenak:

  • Ordaindutakoaren araberako langabezia-prestazioa; eta bestelako subsidiorik jasotzeko eskubiderik ez izatea.
  • Langabezia-sorospena.
  • Langabeziako aparteko sorospena.
  • Kotizazio urrietarako sorospena.
  • Gizarteratzeko Errenta Aktiboa (GEA).

Baldintzak:

  • Erabateko langabezian egotea eta enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
  • Aipatutako prestazioak edo laguntzak jasotzeko eskubidea agortu izana edo eskubide hori ez izatea. Kontribuzio-prestazioa agortu duten eta langabezia-subsidioaren zain dauden pertsonek laguntza hori jaso dezakete, eta, ondoren, agortze-subsidio berezi hau (subsidio berezitik kenduko da aparteko subsidiotik kobratutako denbora).
  • Gutxieneko errenta, gizarteratze-errenta, gizarte-soldata edo beste edozein administrazio publikok emandako antzeko laguntzaren onuradun ez izatea.
  • Aitortutako azken eskubidea azkendu ondoren besteren kontura lan egin badu, lan hori legezko langabezia-egoeran amaitu izana.
  • Erretiro-pentsioa jasotzeko adina beteta ez izatea, kotizaziopekoa izan edo ez.
  • Ez da eskatzen: itxaroteko hilabetea betetzea, LGSren %75etik gorako errenta propiorik ez izatea eta familia-erantzukizunak egiaztatzea eta familia-unitatean errentarik ez izatea.

430 euro. 

  • Hilean behin (3 hilabetera arte).
  • Sorospena ezin da behin baino gehiagotan jaso.

Subsidioaren zenbatekoa indarrean dagoen Efektu Anitzeko Errentaren Adierazle Publikoaren (IPREM) %80a da.

Hiru hilabetez. 

Edozein administrazio publikok emandako gutxieneko edozein errenta, gizarteratzeko errenta, gizarte-soldata edo antzeko laguntza.

Eskabidea honako hauen bidez egin daiteke:

Eskaera egiteko epea
  • Eskaera egiteko epe berria: hilabetekoa, 2020ko abenduaren 25etik aurrera.
  • Eskaera azaroaren 6tik 30era bitartean egin bada eta ebazteko badago, ez da beste eskaerarik aurkeztu behar.
Efektuen hasiera da

Eskaera egin eta hurrengo egunean.

Aurreikusitako kobratze data

Eskaera egin eta hurrengo hilabetetik aurrera.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/01/27

Personas trabajadoras por cuenta ajena que hayan sido titulares de la prestación contributiva por desempleo por la suspensión de su contrato o la reducción de su jornada de trabajo mediante expedientes de regulación temporal de empleo, ERTE, entre el 1 de julio y el 30 de septiembre de 2020.

Entre los requisitos para acceder a las mismas se pide:

  • Domicilio fiscal en Navarra a efectos de IRPF desde el año 2019
  • Una base de cotización por contingencias comunes a la Seguridad Social igual o inferior a 20.000 euros durante los 12 meses anteriores al 1 de julio de 2020 o al momento en el que se vea afectada por el expediente de regulación temporal de empleo.
  • El límite económico para acceder a las mismas se sitúa en 20.000 euros, importe que no deberán superar las rentas obtenidas durante el periodo impositivo 2019 del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas que constituyen la base imponible, más las rentas exentas del mismo. Si la persona beneficiaria forma parte de una unidad familiar ese límite queda establecido en 40.000 euros. También se exige que ningún miembro de la unidad familiar esté sujeto al Impuesto sobre el Patrimonio correspondiente al ejercicio 2019.

450 euros gehienez.

La cuantía de la ayuda, por un importe máximo de 450 euros, se calculará en función de los días de regulación de empleo de suspensión y/o reducción de jornada que se hayan aplicado a la persona beneficiaria durante el periodo comprendido entre el 1 de julio y el 30 de septiembre de 2020, ambos inclusive.

Para ello se computará los días que hayan estado en regulación de empleo, correspondiéndoles la parte proporcional de las siguientes cuantías:

  • 150 euros/mes, cuando la persona beneficiaria tenga un contrato laboral con una jornada superior o igual al 50% de una jornada laboral.
  • 100 euros/mes, cuando la persona beneficiaria tenga un contrato laboral con una jornada inferior al 50% de una jornada laboral.

En caso de que la persona interesada tenga más de un contrato afectado por ERTE a los efectos del porcentaje a aplicar, éste será el de la suma de todos los porcentajes de esos contratos.

Las ayudas se podrán solicitar desde el 4 al 20 de noviembre de 2020. Para ERTEs entre el 1 de julio y el 30 de septiembre de 2020.

Las subvenciones de esta convocatoria serán incompatibles con cualquier subvención o ayuda que por el mismo concepto y finalidad le sean otorgadas por cualquier Administración Pública o entidades públicas o privadas.

Las solicitudes y la documentación adjunta se presentarán preferentemente de manera telemática a través de la ficha de las ayudas del Catálogo de Trámites del Portal del Gobierno de Navarra en Internet en el siguiente enlace.

Se otorgarán las solicitudes que cumplan con los requisitos de estas Bases Reguladoras hasta agotar la partida presupuestaria.

Dirección General de Protección Social y Cooperación al Desarrollo del Departamento de Derechos Sociales del Gobierno de Navarra.

358/2020 FORU AGINDUA, urriaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, dirulaguntzen deialdi bat onesten duena aparteko laguntzak emateko COVID-19aren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileei

Eskaera egiteko epea

Del 4 al 20 de noviembre de 2020.

Efektuen hasiera da

ERTEs entre el 1 de julio y el 30 de septiembre de 2020.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/11/23

Personas que contraten a personas que trabajen en el hogar familiar en el cuidado de descendientes, ascendientes, otros parientes y personas discapacitadas.

Ser titular de un contrato formalizado con personas que trabajen en el hogar familiar en el cuidado de descendientes, ascendientes, otros parientes y personas discapacitadas y abonar las coutas de la seguridad social correspondientes.

Será deducible de la cuota íntegra del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas el 100 por 100 de las cantidades satisfechas en 2020

Hasta el 31 de diciembre de 2020. 

6/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, ekainaren 17koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2021/04/14

Nafarroako Foru Komunitateko langile autonomoak (beren kontua), pertsonak kontratatzen dituztenak:

  • 12 urtetik beherako seme-alabak edo bigarren mailarainoko odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko senitartekoak zaintzeko kontratua eteten bazaie, haien ordez jarduteko.
  • 12 urtetik beherako adingabeak etxean zaintzeko (seme-alabak, harreran edo tutoretzan).

 

  • Langile autonomoa izatea
  • Familia-etxean ondorengoen, aurrekoen, beste ahaide batzuen eta desgaitasuna duten pertsonen zaintzan lan egiten duten pertsonekin formalizatutako kontratu baten titularra izatea EDO bere lanpostuan ordezkatzea, profesional autonomoak ardurapean dituen 12 urtetik beherako adingabeak edo mendekotasun-maila egiaztatua duten senideak zaintzeko.

Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko ordainsariak barne) kontratuan jaso beharko da, eta ezingo da izan lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa.

 

  • Laguntzaren zenbatekoa 300 €-koa izango da kontratazioko hilabete bakoitzeko, gutxienez 3 hilabeterekin eta gehienez 12 hilabeterekin.
  • Kontratazioa lanaldi partzialerako sinatzen bada (lanaldiaren % 50 gutxienez), diru-laguntza proportzionalki murriztuko da.
  • Zenbatekoa % 10 igoko da bi kasutan:
    • Norberaren konturako langileak 5.000 biztanletik beherako udal-errolda eguneratua duen udalerri batean egiten badu jarduera: 330 €/ hil
    • Kontratatutako pertsona emakumea bada: 330 €/ hil.
    • Ehuneko horiek metatu ahal izango dira: 360 €/ hil.

2020ko uztailaren 1tik azaroaren 30era dago irekia epea.

Por internet: 

Pulse "Tramitar" en la siguiente web. Incorpore a su solicitud la documentación debidamente cumplimentada o escaneada. Puede adjuntar archivos de hasta 20 MB. Consulte formatos admitidos.

Si tiene problemas informáticos, escriba a soportec@navarra.es o llame al 948013555 de 8:30 a 17:30 h. de lunes a jueves. Los viernes y de julio a septiembre el horario será de 8:30 a 15:00 h. 

Efektuen hasiera da

2020ko uztailaren 1tik aurrera.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2020/11/30

Langile autonomoak.

  • Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian (RETA) edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian afiliatuta eta alta emanda egotea, 2021ko urtarrilaren 1a baino lehen. 
  • Gizarte Segurantzako kuotak ordainduta izatea. Hala ere, jarduera eteteko datan baldintza hori betetzen ez bada, langile autonomoari ordainketa egiteko gonbita egingo zaio, zor dituen kuotak hogeita hamar egun naturaleko epe luzaezinean ordain ditzan.
  • Familia-unitatea osatzen duten kideei buruzko jakinarazpena, eta haietako batek jarduera uzteko prestazioa jasotzen duen edo jaso dezakeen edo bestelako diru-sarrerarik duen jakinaraztea.
  • Besteren konturako lanaren ondorioz jasotzen diren diru-sarreren zinpeko aitorpena.
  • Enpresaren ziurtagiria.
  • Errenta-aitorpena.

Jarduera eteteagatiko aparteko prestazioa gutxieneko kotizazio-oinarriaren %70era igotzen da.

Hilerokoa. 

  • 2021ko ekainak 1etik eta irailak 30rarte, autonomoak garatutako jardueragatik dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriaren %70a.
  • Zenbateko hori %20 handituko da familia ugaria bada eta familia-unitatearen diru-sarrerak etendako jardueratik badatoz.
  • Lehen mailarainoko odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko familia-unitate bateko bi kidek edo gehiagok prestazio hori jasotzeko eskubidea badute, prestazio bakoitzaren zenbatekoa %40koa izango da, eta ez da familia ugariarengatik %20ko igoera aplikatuko. 
  • Gehienez 4 hilabetez. Prestazioa agintaritza eskudunak jarduera ixteko neurria hartu eta hurrengo egunetik hasi, eta hura kentzea erabakitzen den hilaren azken egunera arte kobra daiteke.
  • Prestazioa jasotzeko denborak ez ditu murriztuko jarduera uzteagatiko prestazio-aldiak, onuradunak etorkizunean izan ditzakeenak. Hau da, prestazio honek ez du kontsumitzen etorkizunean autonomoari legokiokeen kargu-uzteagatiko ohiko prestazioaren denbora, negozioa ixten badu.
  • Kotizatzeko betebeharretik salbuestea jarduera ixteko neurria hartzen den hilaren lehen egunetik neurria jaso eta hurrengo hilaren azken egunera arte luzatzen da, edo 2021eko irailak 30rarte, azken hori lehenagokoa bada.
     
  • Besteren konturako lan bat egiteagatik ordainsaria jasotzea, salbu eta besteren konturako lanaren diru-sarrerak Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) zenbatekoaren 1,25 aldiz baino txikiagoak badira.
  • Norberaren konturako beste jarduera batean aritzea.
  • Itxieraren eragina jasan duen sozietatearen errendimenduak jasotzearekin.
  • Gizarte Segurantzaren prestazio bat jasotzearekin, onuradunak egiten zuen jarduerarekin bateragarria izateagatik jasotzen zuena izan ezik.
  • Itsasoko Langileen Araubide Berezian sartutako norberaren konturako langileak: jarduera uzteagatiko prestazioa bateraezina da, gainera, flota geldiarazteagatiko laguntzekin.
     

Gizarte Segurantzaren mutualitate laguntzaileen bidez.

Gizarte Segurantzarekin edo Itsasoko Gizarte Institutuarekin elkarlanean diharduten mutuak.

Jarduera eteteagatiko aparteko prestazio hau 2020ko urriaren 1etik aurrera, COVID-19ren pandemiari eusteko eskumena duten administrazio-agintarien ebazpen baten ondorioz, jarduera osoa aldi baterako etenda duten langile autonomoei zuzenduta dago. Era berean, jarduera etenda dagoen bitartean, altak bere horretan jarraituko du, baina langile autonomoak kotizatzeko betebeharretik salbuetsita geratuko dira eta aldi hori kotizatutzat joko da.

Prestazioa 2021eko irailak 30rarte luzatzen da. 

Eskaera egiteko epea
  • Jarduera ixteko ebazpena eman eta lehenengo 21 egun naturalen barruan eskatu behar da prestazioa, o Ekainaren 21a baino lehen, jarduera 2021eko ekainaren 1a baino lehen etetea erabaki bada.
  • Eskaera ezarritako epetik kanpo aurkezten bada, prestazioa jasotzeko eskubidea eskaera egiten den egunean hasiko da. Kasu hauetan, prestazioa jasotzeko eskubidea duen egunetik dago langilea kotizatzeko betebeharretik salbuetsita.
Efektuen hasiera da

2020ko urriaren 1a.

Prestaziorako eskubidea agintaritza eskudunak jarduera ixteko neurria hartu eta hurrengo egunetik hasten da. 

Aurreikusitako kobratze data
  • Prestazioa agintaritza eskudunak jarduera ixteko hartutako neurria hartu eta hurrengo egunetik hasi eta hura kentzea erabakitzen den hilaren azken egunera arte kobra daiteke.
  • Eskaera ezarritako epetik kanpo aurkezten bada, prestazioa jasotzeko eskubidea eskaera egiten den egunean hasiko da.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2021/05/31

Langile autonomoak.

a) Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Araubide Berezian afiliatuta eta alta emanda egotea.

b) Gutxieneko kotizazio-aldia beteta izatea.

c) Erretiro-pentsio kontributiborako eskubiderik ez izatea.
d) Gizarte Segurantzako kuotak ordainduta izatea. Hala ere, jarduera eteteko datan baldintza hori betetzen ez bada, langileari eskatzen zaio egutegiko hogeita hamar eguneko epe luzaezinean ordain ditzala zor zaizkion kuotak.
e) 2021eko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan, 2019ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan izandakoen %50 baino gehiago murriztea norberaren konturako jardueraren diru-sarrerak.

f) 2021eko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan 7.890 €-tik gorako errendimendurik lortu ez izana.

g) Eskatzaileak bere kargura langile bat edo gehiago baditu, bere gain hartutako laneko eta Gizarte Segurantzako betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatu beharko du, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez.

h) Kasu honetan, langile autonomoak dagozkion kotizazio guztiak ordaindu behar ditu. Jarduerarik egiteari uzten bazaio, mutualitate laguntzaileak ordaindu beharko dio langileari ordaindu beharko lituzkeen gertakari arruntengatiko kotizazioen zenbatekoa. Jardueraren behin betiko amaiera 2021eko maiatzaren 31 baino lehen gertatzen bada, prestazioaren kalkuluan kontuan hartuko dira lehen aipatutako mugak, jardueraren iraupenaren proportzioan.

i) Prestazio hau bateragarria da besteren konturako lanarekin, honako kasu hauetan:

  • Norberaren konturako lanetik datozen diru-sarrera garbiak eta besteren konturako lanetik datozen diru-sarrerak ezin dira LGSren halako 2,2 baino handiagoak izan. Kalkulu horretan, besteren konturako diru-sarrerek ezin dute LGS halako 1,25 gainditu.
  • Prestazioaren zenbatekoa, kasu horretan, jarduerari dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 50 izango da.
  • Diru-sarreren zinpeko aitorpena.
  • Errenta-aitorpena.
  • Enpresaren ziurtagiria.

Prestazio honen zenbatekoa kotizazio-oinarriari dagokiona izango da.

Hilerokoa.

Luzapen berriaren ondorioz, 2021ko irailaren 30rarte gehienez. 

Egun horretatik aurrera, prestazioa jasotzen jarraitu ahal izateko, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren baldintza guztiak bete beharko dira.

Gizarte Segurantzaren mutualitate laguntzaileen bidez.

Gizarte Segurantzarekin edo Itsasoko Gizarte Institutuarekin elkarlanean diharduten mutuak.

Prestazio hau jasotzen ari ziren langile autonomoek, beste luzapen baten ondoren, 2021eko irailaren 30era arte jasotzen jarrai dezakete, betiere 2021eko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan baldintzak betetzen badituzte. Diru-sarreren murrizketa kalkulatzeko, 2019ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan altan egondako aldia hartuko da kontuan, eta 2021eko bigarren eta hirugarren hiruhilekoekin alderatuko da.

Prestazio hau bateragarria da, halaber, besteren konturako lanarekin.

Eskaera egiteko epea
  • Ekaineko lehen 21 egun naturalen barruan eskatzen bada: prestazioak atzeraeragina izango du ekainaren 1era arte.
  • Bestela, eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunean. 
Efektuen hasiera da
  • Araudi erregulatzaile berriaren arabera, 2021eko ekainaren 1etik aurrera, ekaineko lehenengo 21 egun naturalen barruan eskatzen bada, edo
  • Bestela, eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta 2022eko urtarrilaren 1tik aurrera erregularizatu beharko da.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2021/05/31

Sasoiko langile autonomoak. 

  • 2018an eta 2019an lan bakarra eduki izana: horretarako, urte horietan ezin izan du alta emanda egon Gizarte Segurantzako erregimen batean, besteren konturako langile gisa, 120 egun baino gehiago.
  • Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Araubide Berezian alta emanda eta kotizatuta egotea norberaren konturako langile gisa, gutxienez 4 hilabetez eta gehienez 7 hilabetez 2018an eta 2019an.
  • Gizarte Segurantzako dagokion araubidean besteren konturako langile gisa alta emanda edo parekatuta ez egotea 60 egun baino gehiago 2021ko bigarren eta hirugarren hiruhilerokoetan.
  • 2021ko bigarren eta hirugarren hiruhilerokoetan 6.650 eurotik gorako diru-sarrera garbirik ez lortzea.
  • Gizarte Segurantzako kuotak ordainduta izatea: baldintza hori betetzen ez bada, Gizarte Segurantzako mutuak langile autonomoari eska diezaioke 30 egun naturaleko epe luzaezinean kuotak ordaintzeko.

Baldintzak betetzen direla dioen zinpeko aitorpena.

Hilerokoa (gehienez 4 hilabete). 

Prestazioaren zenbatekoa egindako jarduerari dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriaren %70a izango da.

Prestazioa gehienez ere 4 hilabetez kobra daiteke, eta ez da 2021eko irailaren 30tik aurreragokoa izango.

  • Besteren konturako eta norberaren konturako lana.
  • Onuradunak jasotzen zuen Gizarte Segurantzako edozein prestaziorekin, salbu eta norberaren konturako jarduerarekin bateragarria bada.
  • 2021ko bigarren eta hirugarren hiruhilerokoan garatutako jardueraren diru-sarrerak 6.650 eurotik gorakoak direnean.
  • Itsasoko Langileen Araubide Berezian sartutako langile autonomoak: prestazio hori bateraezina da flota geldiarazteagatiko laguntzekin.

Gizarte Segurantzaren mutualitate laguntzaileen bidez.

Gizarte Segurantzarekin edo Itsasoko Gizarte Institutuarekin elkarlanean diharduten mutuak.

Sasoiko langile autonomoentzako jarduera uztearen aparteko prestazio hori bat dator kolektibo horrentzat 2020ko ekainean ezarritako prestazioarekin. Sasoiko langiletzat hartzen dira 2018an eta 2019an langile autonomoen erregimen berezian edo itsasoko langileen erregimen berezian gutxienez 4 hilabetez eta gehienez 7 hilabetez lan egin duten langile autonomoak, bai 2018an bai 2019an.

Prestazioa jasotzen den bitartean, ez dago kotizatzeko betebeharrik, eta alta-egoeran edo altaren pareko egoeran egongo da dagokion gizarte-segurantzako araubidean.

Eskaera egiteko epea

2021eko ekainaren 1etik abuztu amaierararte eska daiteke.  

   

Efektuen hasiera da

2020ko urriaren 1a eta luzapen eta baldintza berriarekin, 2021ko ekainaren 1etik.  

Aurreikusitako kobratze data
  • 2021ko ekainaren 1etik izango du atzera eragina, eta gehienez ere 4 hilabeteko iraupena izango du, betiere eskaera ekainaren lehenengo 21 egun naturalen barruan eskatzen bada.
  • Bestela, atzera eragina eskaera egin eta hurrengo egunean izango da eta 2021eko irailaren 30rarte iraungo du, gehienez ere.

Inprimatu

Azken aldaketaren data
2021/05/31